BAZKIDEEN

Mendi Eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea (FNDME). Kirol Federakundea.

ERAKUNDE PRIBATUA

Proiektuaren gidari gisa, federakuntzak 100 mendi elkarte baino gehiago biltzen ditu eta esperientzia handia du kirolarekin zerikusia duten jarduerak eta ekitaldiak antolatzen. Formakuntza ekintzak antolatzen eta koordinatzen ditu, bere Goi Mendi Eskolaren eta Gaztea Taldearen bidez. 2016an Belaguako aterpea lagatzeko helburua zuen hitzarmena sinatu zuen Erronkari Bailarako Batzordearekin, federakundeak birgaitu eta geroago erabili dezan. Proiektuan, Balorizazio Sarearen eta produktu turistiko baten sortzearekin zerikusia duten ekintzak gidatzen ditu eta Belaguako aterpearen birgaitzeaz arduratzen da.

La Ligue de L’Enseignement des Pyrénées Atlantiques.

ERAKUNDE PRIBATUA

Jarduera hezitzaileak diseinatzean eta martxan jartzean espezializatu den erakundea da. Orain dela 50 urte baino gehiagoz geroztik mendi zentroak kudeatzen ditu, gazteentzako edo helduentzako mendiko egonaldiak antolatzen adituak izanik. Ligue-ak mendi kirolen praktika eta aisialdiko monitore formakuntza antolatzen ditu. L’Abérouat aterpea kudeatzen duen erakundea da eta proiektuan jarduera hezigarrien inguruko mugaz bestaldeko programa baten martxan jartzea gidatzen du.

Leskuneko udala. Pyrénées Atlantiques.

L’Abérouateko aterpea Leskunen kokatzen da. Leskuneko udala aterpearen jabetza duen erakundea da eta proiektuaren esparruan aterpean eta sarbideetan hobekuntzak gauzatzeko ardura izango du. Beste ekintzetan ere modu aktiboan parte hartuko du, produktu turistikoaren eta ondarearen balorizazio sarearen sorkuntzan, besteak beste.

Erronkari Bailarako Batzordea. Nafarroa

TOKIKO ERAKUNDE PUBLIKOA

Erronkari Bailarako udalerriak batzen dituen tokiko erakundea da. Belaguako aterpearen jabea da eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeari eskaini dio, aterpea erabili eta birgaitzeko. Turismora bideratuta dauden mendi-bideen markatzean eta mantentze-lanetan esperientzia du eta, proiektuaren baitan, hainbat mendi-bideren mantenuaren eta homologazioaren ardura du eta modu aktiboan parte hartzen du produktu turistikoaren eta ondarearen balorizazio sarearen diseinuan.

Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio S.L. (NICDO)

SOZIETATE PUBLIKOA

Kirol-instalazioen kudeaketan esperientzia handia duen Nafarroako Gobernuaren erakunde publikoa, besteak beste, Erronkari bailaran dagoen Larra Belaguako Ipar Eski Gunea, baita kirol ekitaldiak eta komunikazio jarduerak antolatzen ere. Proiektuaren baitan komunikazio ekintzak gidatzen ditu.

Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Más información.