ZERTAN DATZA?
Belarouat proiektua baterako estrategia bat abiarazteko ekimena da, Belaguako Angel Oloron Aterpea (Nafarroa) eta Lescuneko L’Abérouat Aterpearen (Pyrenées Atlantiques) artean natura sustatzeko eta babesteko helburua duten ekintzak garatzeko.


NON DAGO KOKATUTA PROIEKTUA?
Proiektua Erronkariko eta Leskuneko (Frantzia) bailaren artean garatuko da.
ZEINTZUK DIRA BERE HELBURU NAGUSIAK?

Piriniotako Ondare Naturalaren eta Kulturalaren Balorizazio Sare bat sortzea.

Naturagune babestuetan bisitarien harrera hobetzea.

Mendiko aterpeetan (Belagua eta L’Abérouat) dauden azpiegiturak birgaitzea eta hobetzea.

Mugaz bestaldeko produktu turistiko bat sortzea.

Mugako bi aldeetan dauden mendi-bideak egokitzea.

Mendiari buruzko ezagutza eta mendizaletasuna sustatzea, ekintza hezigarrien antolakuntzaren bidez.
NOLA AURREIKUSten da HELBURUEN LORPENA?
01
Belaguako mendi aterpea birgaitzea eta berriro martxan jartzea (Erronkari Bailarako Batzordearen ondasuna, Mendi Federakundeari 20 urterako eskainia aterpea birgaitu eta kudeatu dezaten).
02
L’Abérouat aterpearen hornikuntza hobetzea (Leskuneko udalaren ondasuna) eta aterpera iristeko errepidea egokitzea.
03
Mendi-bideen egokitzapena eta homologazioa, ondare naturalaren eta turistikoaren balioa nabarmentzeko.
04
Inguruko naturaren eta mendiaren inguruko produktu turistiko baten sortzea eta komunikazioa.
05
Mugaz bestaldeko programa hezigarri baten antolakuntza, umeei, nerabeei, helduei eta inguruaren profesionalei zuzenduta, ingurune hau ezagutzeko, zaintzeko eta mantentzeko helburuarekin; mugaren beste aldearekiko kontaktuak suposatzen duen aberastea ahaztu gabe.
ZER MOTAKO BALIABIDEAK DAUDE PROIEKTUA AURRERA ERAMATEKO?
BALIABIDE EKONOMIKOAK

Europar Batasuneko diru-laguntza komunitarioa, POCTEFA 2014-2020 programaren bidez (Europako Lurraldeko Kooperazio-Programa, Espainia, Frantzia eta Andorraren artean mugaz bestaldeko lurraldeko garapen jasangarria sustatzeko sortua – www.poctefa.eu), FEDER funtsek lagunduta. POCTEFA laguntza programak proiektuaren gastuen %65ko diru-laguntza eman du.

Nafarroako Gobernuaren laguntza, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea bazkidearen gastuaren %25 batera finantziatuz.
GIZA BALIABIDEAK, TEKNIKOAK, ETA MATERIALAK:
- Proiektuak giza baliabideak eta baliabide materialak zein proiektuko kideek ingurumenaren, kirolaren, tokiko garapenaren eta formakuntzaren inguruan duten eskarmentua jasotzen ditu.
- Zeregin berezietan laguntzeko, espezializatutako laguntza teknikoa dago
ZENBATEKO IRAUPENA DU PROIEKTUAK?

3 URTE IRAUNGO DU.
ZER GERTATUKO DA PROIEKTUA AMAITZEN DENEAN?
- Aterpeek funtzionatzen jarraituko dute, bertan egindako hobekuntzekin.
- Belaguako aterpearen kudeaketa kanpora aterako da. Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak urtero kanon bat jasoko du kudeaketaren esleipendunaren partez, eta diru-kopuru osoa eraikinaren mantenurako eta hobekuntzarako erabiliko da.
- Mugaz bestaldeko sare bat sortuko da, lurraldeko eragile anitzak barne hartuko duen zuzendaritza-batzorde batek kudeatuta, baita produktu turistiko bat ere, euren ekintzak antolatzen jarraituko dutena. Aterpeak sare honen parte izango dira. Modu honetan, lurraldea aberastu eta bere garapenean lagunduko duten ekintza turistikoak eta pedagogikoak programatzen jarraituko dira.
- Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak eta La Ligue de l’Enseignement des Pyrenées Atlantiques bakoitzak bere aterpeari eta ekintzei eutsiko diote.
- Udalek euren zonaldeko mendi-bideak zainduko dituzte.
- Pirinioetako beste erakunde eta eskualdeek, baita turismoarekin edo gazteriarekin erlazionatutako elkarteek ere, proiektuaren emaitzak erabili ahalko dituzte, adibidez beste aterpeen kudeaketarako. Modu honetan lortu den esperientzia beste arlotan transferitu daiteke.