BELAGUA BERTIKALA: KILOMETRO BERTIKAL BIKOITZEKO MENDI LASTERKETA IRAILAREN 1EAN

Proiektuaren esparruan, mugaz haraindiko kirol jarduerak egiten dira aterpetxeen artean. 2018ko irailaren 1erako kilometro bertikal bikoitzeko mendi lasterketa bat antolatu da Lakartxela eta Lakora mendietara.

Jarduerari buruzko datuak: Goizeko 10:00etan lehen kilometro bertikala Lakartxela mendira. Arratsaldeko 16:00tan edo 17:00tan kilometro bertikala Lakora mendira. Bi kasuetan irteera Arako ermitatik gertu egingo da, Belaguako ordokian (Izabatik 10 kilometrora).

Gehienera jota 200 lasterkarik eman ahal izango dute izena. Bi lasterketetan edo bakarrean eman daiteke izena. Gero bertikal bakoitzaren eta pilatuaren sailkapena egingo da.

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.belaguabertikala.com

Categories: Uncategorized @eu

Comments are closed.

Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Más información.